XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egitaraua da guttienekoa, han bizi diren Euskaldunak elkartzea da helburua.
Nahiz elkar ez ezagutu, elkarrizketak errex hasten ziren:
Ongi oroitzen dira euren herrietaz (eurek joan zirenean utzi zituzten bezala noski).
Abel Mendegia Renon bizi den Lesakarrak kontatu zigunez, berak aldegin zuenean kotxe partikular bakarra omen zegoen Lesakan.
Gaur egun bizi den herrian ordea, ezin da deus ere egin kotxerik gabe.
Renon bildu ziren euskaldunak ez ziren Nevadan laketu direnak soilik, Kaliforniatik baztandar multzoa eta hauen ondorengoak etorri ziren.
Idahotik Bizkaitarrak batez ere; Batzuk kotxean 8-9 ordu egin ondotik.
Beraiei ez zaie hainbertzerainoko distantzia iruditzen, Euskal Herria zein urruti dagoen kontuan hartuz gero.
Euskalduntasuna ere era bitxian bizi dute, gatazkarik gabe, folklorikoki:
Bere anaiak, Jesusek, bertsotan ongi egiten du, nahiz eta urtean saio gutti egiten dituztela aipatu.
Jubilazioa hartu ondoren sorterrira bueltatzeko nahia agertu digu:
Elkon jabetu ginen Euskal Etxeen garrantziaz.
Urtero bestaren bat antolatzeaz gain, urtean osoan topagune bat bihurtzen da, bertan bizi diren euskaldunentzako.
Uztaila haseran ospatu ohi dute urteko besta nagusia; gure eskualdeko zenbait kirolari eta musikari izanak dira bertan, eta aunitzetaz oroitzen dira oraindik.
Elkon ez zen deus berezirik ospatzen, baina Euskal Etxean egin genituen bi afariak aberatsak izan ziren: bai janari aldetik, baita harreman aldetik ere.
Etxetik atera ginenetik jakia nola hondatzen zuten ikusi genuen; Elkon aldiz Euskal sukaldaritzaren gorentasunaz jabetu ziren gure sabelak.
Eskertzekoa da Elkoko jendeak eskeini zigun guztia, hala ere pena bat ere ekarri dut.
Elkon nengoela jakin nuen bazela Leon Bereau izeneko Lesakar bat, artzai joandako euskaldunen aferak kontatzen zituzten bertso batzuk egin zituena, ordu erdi beranduago jakin nuenez, bezperan Alfontsoren etxean ezagututakoa zen Leon:
Leonen bertsoak ez ikastearen pena ere Euskal Herrira bueltan ekarri nuen.
Idahoko hiriburuan Boisen ospakizunak San Inazio inguruan ziren, nahiz bortz urtetik behin antolatzen duten Jaialdia hurrengo urtean ospatu.
Hiri honetako euskal komunitatea bizkaitarra da ehuneko portzentai altu batean, eta kale bakarrean daude Euskal Etxea (500-600 lagunentzako aretoa, jantokia eta ostatua), Euskal Museoa (Kukuxumuxu kamisetak barne) eta Gernika ostatua (xolomo bokata eta guzi).
Bukatze aldera eskerrik asko Euskal Amerikanoei, atsegina izan da zuekin bizimodua konpartitzea!
Artzainen gogoetak zuhaitzetan idatziakArtzaintza inor guttik nahi zuen ofizioa zen
Oraindik industria ezagutzen ez zuen Euskal Herritik joandako emigranteek, ordea, ederki ezagutzen zuten zer zen aziendekin lan egitea eta ez zioten lan gogorrari, hotzari edo beroari beldurrik.
Bakardadea nolabait uxatzeko, berriz, modu bitxi bat bederen bazuten: zuhaitzen enborretan beraien gogoetak markatu.
Batzuk izen-abizenak eta urtea idazten zuten (
Bertze batzuk aberri ezberdinak goraipatzen zituzten (
Aunitzek beraien fantasia sexualak ere azaleratzen zituzten, emakumeak biluzik edo zakilak marraztuz.
Baso hauek Estatuak babesten ditu orain, ondare artistiko gisara.